Autotramitaziorako aukera zabaldu da
Makinak Morlanseko, Arrokako eta Goikoako udal bulegoetan daude eskuragarri. (Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalaren zenbait bulegotan eskuragarri dauden autotramitaziorako makinek errolda ziurtagiriak baino ez zituzten ematen. Hala ere, gaurtik aurrera beste hiru tramite egiteko ere balioko dute: ordainagirien kopiak jasotzeko, isunen kopiak jasotzeko, eta ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak inprimatzeko.
Makina horiek Morlanseko, Arrokako eta Goikoako udal bulegoetan daude eskuragarri.


