131 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Azken hamalau egunetako hiriko intzidentzia metatua 792,7koa da, eta hiriko osasun eremu guztiak 'gune gorriak' dira.
Donostiako koronabirus kasu kopuruak gora jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko datuak argitaratu ditu, eta egin dituzten PCR probak kontuan izanda, 131 koronabirus kasu berri daude. Ondorioz, azken hamalau egunetako hiriko intzidentzia metatua 792,7koa da. Duela bi egun, berriz, 752,54koa zen.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran, eta birusa zein abiaduratan zabaltzen den erakusten du. Zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Asteburuaz geroztik, hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak dira. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 912,69
- Intxaurrondo: 885,34
- Egia: 803,21
- Bidebieta: 787,18
- Ondarreta: 776,14
- Amara Berri: 660,37
- Loiola: 659,46
- Altza-Roteta: 640,76
- Parte Zaharra: 587
- Amara-Erdialdea: 579,08
Atzo atzemandako positibo berri kopuruari dagokionez, jarraian ikus daiteke zifra:
- Ondarreta: 29
- Amara Berri: 24
- Gros: 23
- Altza-Roteta: 18
- Amara-Erdialdea: 9
- Parte Zaharra: 8
- Egia: 8
- Intxaurrondo: 6
- Loiola: 5
- Bidebieta: 3