Oscar sarietarako lehen urratsa egin du 'La trinchera infinita' filmak
Espainiako Zinema Akademiak Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzenduriko La trinchera infinita filma hautatu du, Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko. Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak ziren beste bi hautagaiak.
Lehen urrats garrantzitsuaren ostean, beste aukeraketa bat gainditu beharko du Moriarti ekoiztetxearen filmak. Hain zuzen ere, Hollywoodeko akademiak hautatu beharko du nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko lehian izateko. Hain zuzen ere, Moriartiko kideek ondo dakite zer den hori. 2016an ibilbide bera abiatu zuten Loreak filmarekin, baina ez zuen azken fasea gainditu.