Realak bulegoak itxi du, koronabirus kasu bat dela eta
Realak Anoeta estadioko bulegoak aldi baterako ixtea erabaki du, langile batek positibo eman duelako koronabirusaren proban. Horrela, bazkideentzako aurrez aurreko arretarik ez da izango egun hauetan, klubak kontrakoa jakinarazi arte. Bulegoak berriz ireki arte, arreta telematikoa eskainiko diete bazkideei: realsoc@realsociedad.eus helbide elektronikora idatzi dezakete edo 943-46 28 33 telefono zenbakira deitu.