"Soilik jaungoikoak daki non bukatuko dudan"
50 bat pertsona kaleratu dituzte goizean Infernuko polizia operazioan, eta auzuneko bizilagun batzuekin hitz egin du hedabide honek. Kale gorrian gelditu direla azaldu dute, eta gizartearen arrazismoa salatu dute.
Polizia operazio handia izan da goizean Infernuan, eta ‘Fabrika’ pabiloian bizi ziren 50 bat pertsona kaleratu ditu Ertzaintzak. Batzuk atzo gauean joan baziren ere, beste batzuek han pasa dute gaua, ezin baitzuten beste inora joan. Ordea, ertzainek banan-banan atera dituzte goizean. Pertsona horietako gehienak atzerritarrak dira, eta zaurgarritasun egoeran daudela salatu dute Infernuko gainontzeko bizilagunek, are gehiago pandemia garaian eta 23:00etako etxeratze aginduarekin. Euren etorkizunarekin oso kezkatuta agertu dira kaleratuak izan diren pertsonak, “soilik jaungoikoak daki non bukatuko dudan”, esan du batek. Era berean, beste bizilagun batek salatu du jende txiroaren aurkako operazioa izan dela, eta Donostia hiri arrazista dela nabarmendu du. Jarraian, Infernuko bizilagunetako hiruren adierazpenak, bideoan: