173 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian
Hiriko azken hamalau egunetako intzidentzia metatuak goranzko joeran jarraitzen du: 874koa da. Atzo 839,5ekoa zen.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak osteguneko, hilaren 5eko, koronabirus datuak argitaratu ditu, eta azken asteotako goranzko joerak bere horretan jarraitzen du: 173 kasu berri atzeman dituzte. Horrela, azken hamalau egunetako hiriko intzidentzia metatua 874,75ekoa da, asteazkeneko datuekin 839,5ekoa zen bitartean.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak dira. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 892, 56
- Egia: 823,29
- Intxaurrondo: 789,86
- Bidebieta: 814,80
- Ondarreta: 816,99
- Loiola: 701,56
- Amara Berri: 708,76
- Altza-Roteta: 661,11
- Amara-Erdialdea: 633,37
- Parte Zaharra: 587,00
Atzo atzemandako positibo berri kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daiteke zifra:
- Ondarreta: 36
- Gros: 36
- Amara Berri: 33
- Egia: 8
- Amara-Erdialdea: 16
- Parte Zaharra: 10
- Intxaurrondo: 6
- Altza-Roteta: 11
- Bidebieta: 5
- Loiola: 7