Silicies Grizzlies talde donostiarrak bere lehenengo bideoklipa argitaratu du
Silicies Grizzlies rock eta funk taldeak bere lehen singlea eta bideoklipa argitaratu du: Orein. Abestiak rock eta stoner kutsua du, eta Beñat Antxustegik grabatu, nahastu eta masterizatu du. Bideo grabaketa, aldiz, Leire Muñoz Castellok eta Maddi Lopezek egin dute, eta edizioa Garazi Larreak.
Taldea Ibai Azurmendi (baxua), Jon Gartzia (gitarra) eta Mikel Estomba (saxoa eta ahotsa) donostiarrek, Luken Prinse (gitarra eta ahotsa) zumaiarrak eta Andoni Sierra (bateria) gernikarrak osatzen dute, eta rockaz eta funkaz gain, metal, stoner, psychedelic eta punk doinuak ere badaude euren abestietan. Kantetako hitzak zentzugabeak izan ohi dira, eta giro dibertigarria sortu ohi du boskoteak kontzertuetan.