Ostiraletik igandera 404 koronabirus kasu atzeman dira Donostian
Ostiralean 155 koronabirus kasu atzeman zituzten Donostian, larunbatean 124 kasu, eta igandean 125. Azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 966,7koa da.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak asteburuko koronabirus datuak argitaratu ditu. Ostiralean 155 koronabirus kasu atzeman zituzten Donostian, larunbatean 124 kasu, eta igandean 125. Alegia, joan den asteko gorako joera apur bat baretu zen larunbatean eta igandean. Une honetan, azken hamalau egunetako hiriko intzidentzia metatua 966,7ekoa da hirian. Beraz, kasu kopuruek beheranzko joerarekin jarraitzen ez badute, hiriak aste honetan bertan gainditu dezake 100.000 biztanleko 1.000 kasu positiboen langa.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak dira. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 1043,55
- Ondarreta: 969,5
- Intxaurrondo: 946,10
- Egia: 923,69
- Loiola: 827,84
- Bidebieta: 759,56
- Amara Berri: 754,3
- Amara-Erdialdea: 687,66
- Parte Zaharra: 644,97
- Altza-Roteta: 635,68
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 29
- Gros: 28
- Amara Berri: 21
- Parte Zaharra: 10
- Amara-Erdialdea: 9
- Intxaurrondo: 8
- Egia: 7
- Loiola: 7
- Altza-Roteta: 4
- Bidebieta: 0