'Visages, villages' filma emango dute ostegunean, Egiako zine forumean

Ostegunean, Agnes Varda zinemagileak eta Jean Rene —JR— hiri-artistak Frantziako hainbat hiritan egindako ekintza artistikoez gozatu ahalko da Egian. Izan ere, ostegunean, azaroaren 12an, Visages, villages film dokumentala eskainiko dute kultur etxean, Egia Bizirik auzo elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatutako zine forumean. Proiekzioa 18:45ean hasiko da, eta gaztelaniaz izango da. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Visages, villages filma 2017koa da, eta Oscar sarietan Film Dokumental Onenaren Sarirako izendapena jaso zuen.