Zendoiak eta Pelaxek emanaldia eskainiko dute larunbatean Txondorra elkartean

Jose Mari Zendoia olerkigilea eta Pelax abeslaria Egiako Txondorra elkartean izango dira larunbatean, azaroaren 14ean, Ezusteko bidaiariak izeneko emanaldi solidarioarekin. Poesia musikatua eskainiko dute artista donostiarrek, eta pandemia egoerari lotutako segurtasun neurriak bermatzeko, bi saio izango dira: lehena, 18:00etan, eta bigarrena, 20:00etan.
Edukiera dela eta, sarrera mugatuak izango dira. 7 euroan daude salgai, eta posta elektroniko bitartez eskuratu ahal izango dira, pelaxzendo@ni.eus helbidean.