108 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Azken hamalau egunetako hiriko intzidentzia metatua 978,24ekoa da hirian. Beraz, tendentzia honekin, hiriak aste honetan bertan gainditu dezake 100.000 biztanleko 1.000 kasu positiboen langa.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak asteburuko koronabirus datuak argitaratu ditu. Atzo 108 kasu berri atzeman zituzten Donostian. Une honetan, azken hamalau egunetako hiriko intzidentzia metatua 978,24ekoa da hirian. Duela bi egun, 966,7koa zen. Beraz, tendentzia honekin, hiriak aste honetan bertan gainditu dezake 100.000 biztanleko 1.000 kasu positiboen langa.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak dira. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 999,93
- Intxaurrondo: 894,02
- Egia: 883,33
- Ondarreta: 866,01
- Loiola: 841,87
- Bidebieta: 773,37
- Amara-Erdialdea: 681,83
- Amara Berri: 677,45
- Parte Zaharra: 601,49
- Altza-Roteta: 533,97
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Gros: 28
- Ondarreta: 16
- Amara-Erdialdea: 12
- Amara Berri: 12
- Loiola: 8
- Egia: 7
- Altza-Roteta: 7
- Bidebieta: 5
- Parte Zaharra: 4
- Intxaurrondo: 3