Bera Berak garaipenarekin itxi nahi du lehen itzulia
Bera Berak Aularen kontra jokatuko du lehen faseko lehen itzuliko azkeneko partida. Josean Gasca zelaia lehen aldiz hutsik, zalerik gabe, topatuko dute Bidebietakoek, koronabirusa dela eta ezarritako neurriengatik. Taldea “gogotsu” dagoela nabarmendu du María Prieto O’Mullony jokalariak. Izan ere, “aste oso garrantzitsua da”. Europan ere burua du Bera Berak. Asteburuan jokatuko dute EHLko lehen partida, Errusiako Zvezda taldearen kontra. Hala ere, “Ligako partidan jarri behar dugu arreta osoa eta Valladolid da datorrena”, azpimarratu du O’Mullonyk.
Zazpigarren jardunaldi honetan, hainbat baja garrantzitsu izango ditu taldeak, besteak beste, Maitane Etxeberriarena. Izan ere, sudurra puskatu zuen Lezoko jokalariak asteburuko partidan. Hala ere, indartsu ikusten du taldea: “oso baja esanguratsuak izan arren, nik uste dut taldea dugula guztion artean baja horiek ordezkatzeko”.
Aulari dagokionez, “talde gaztea da, jokalari berriak ditu, oraindik elkarri moldatu behar dira. Esperientzi falta hori aprobetxatzen jakin behar dugu”, azpimarratu du Zamorako jokalariak. Edozein kasutan, “ez du etsitzen, borrokalaria da”, esan du, eta baita haien aurka jokatzea “beti” izango dela “berezia”.
Lehenengo bueltan, Bera Berak bost partida irabazi ditu, eta bat berdindu, azken hau Malagaren kontra. Momentuz, donostiarrak lehenengoak dira ligan, baina Malagak baino partida bat gehiago jokatu dute.
Partidaren xehetasunak
Emakumezkoeen Ohorezko Maila, 7. jardunaldia
Bera Bera – Aula (Asteazkena, 19:00)