Edurne Pasabanek Nepalen hilekoaren inguruan duten tabuari buruzko dokumental bat aurkeztuko du Psikologia Fakultatean
Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Areto Nagusiak Hilekoaren tabua Nepalen: Chhaupadi eta haren ondorio psikologikoak hitzaldia hartuko du ostegunean, hilaren 12an, 12:00etan.
Lehenik, Edurne Pasaban alpinistak Chhaupadi izeneko dokumentala aurkeztu eta proiektatuko du, berak ekoitzitakoa. Hain zuzen ere, dokumentalak gaia jorratzen du. Ondoren, Pasabanek eta Ainize Sarrionandia Peña, Ana Novoa Fariñas eta Luixa Reizabal Arruabarrena Psikologia Fakultateko irakasleek Chauppadi ohiturak Nepalgo emakumeengan dituen ondorio psikologikoak aztertuko dituzte solasaldi batean.
Izan ere, hiru irakasleek, Nepalgo bi unibertsitateko irakasle batzuekin harremanetan, Nepalgo neskak ahalduntzeko esku hartze programa bat diseinatu dute, ohitura desagertu dadin. Esku hartzea gauzatzeko aukera ez dute izan oraindik, besteak beste, pandemiagatik.
Hitzaldia aurrez aurre jarraitu ahalko da, baina edukiera dela eta, aurretik izena eman beharko da lotura honetan.