'Moriako erretratuak' dokumentala estreinatuko dute Berriak eta Zaporeak proiektuak

Berriak eta Zaporeak proiektuak ekitaldi bat antolatu dute gaur, 21:00etan. Moriako erretratuak izeneko dokumentala estreinatuko dute. Iñaki Agirre kazetari donostiarrak Greziako Moriako kanpamendua kiskali ondoren hartutako irudiek osatzen dute dokumentala, eta han bizi ziren bost errefuxiatuen testigantzak jasotzen ditu. Ordu erdiko iraupena du, gutxi gora behera.
Agirrek dokumentalaren edizio lanetan ere parte hartu du, Lara Madinabeitia Berriako bideogilearekin batera. Ahotsa Andoni Imazek jarri du, eta Jon Ordoñezek egin ditu produkzio lanak. Berriakoko Euskara taldeak ere parte hartu du bideoan. Era berean, donostiako kazetariak Zaporeak proiektuari eskerrak eman dizkio emandako laguntzagatik.
Solasaldia eta diru bilketa
Dokumentala aurkeztu ondoren, solasaldi bat egingo dute. migratzaileen egoerari buruz Mikel P. Ansa Berriako kazetariak gidatuko du, eta Agirre berak parte hartuko du, Irati Azkue Zaporeak elkarteko kidearekin, Jone Urionaguena SOS Arrazakeria elkarteko kidearekin eta Josune Mendigutxia Irungo Harrera Sareko kidearekin batera. Hura ere streaming bitartez jarraitu ahalko da.
Era berean, Berriak eta Zaporeakek diru bilketa martxan jarriko dute, Europara datozen pertsona migratzaileei laguntzeko helburuarekin. Dohaintza egiteko, lotura honetan sartu beharko da. Kanpaina azaroaren 17an, gaueko 21:00etan itxiko dute.