Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte Donostian
Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzea egin zuten joan den astean Egiako anbulatorioan.Beñat Parra Azken asteotan osasungintza publikoa defendatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Donostiako hainbat auzotan, eta gauza bera egingo dute asteazkenean, hilaren 11n. Hain justu, 18:00etan egingo dute protesta Altzako eta Amara Berriko anbulatorioen aurrean, eta 19:00etan Parte Zaharreko eta Egiako osasun zentroen aurrean. Hiru izango dira aldarrikapen nagusiak: baliabide gehiago jartzeko lehen arretarako, gutxienez BPG-aren %7 osasungintzan inbertitzeko eta murrizketa eta pribatizaziorik ez egiteko. Printzipioz, halako mobilizazioen azken asteazkena izango da.


