Musika eta ekologia lotzen dituen haurrentzako emanaldia antolatu dute

Larunbatean, hilaren 14an, Ekomusik izeneko emanaldiaz gozatu ahalko da Kursaaleko Ganbera aretoan. Euskadiko Orkestrak eta Kursaal Eszenak 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat antolatu du musika eta ekologia lotzen dituen kontzertu hau. Barroko garaiko errepertorioa aukeratu dute kontzerturako, “instrumentuen eta naturaren arteko harreman estua erakusteko”. Kontzertuan harizko eta perkusiozko instrumentuak eta klabezina entzun ahalko dira, eta antzinako musikan aditu Enrike Solinisek zuzenduko du.
Kontzertua arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Sarrerek 7 euroko eta 3 euroko kostua dute, eta Kursaalaren webgunean edo aretoko lehiatilan erosi daitezke.