Donostian 177 koronabirus kasu atzeman dituzte
Hainbat astez etengabe igo ondoren, Donostiako azken hamalau egunetako intzidentzia metatuak 100.000 biztanleko 1.000 kasuen langa gainditu du.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak asteazkeneko koronabirus datuak argitaratu ditu, eta 177 positibo atzeman zituzten Donostian. Horrela, hiriak azken hamalau egunetako intzidentzia metatuak 1.000 kasuen langa gainditu du: 1.025,59koa da. Duela bi egun, aldiz, 996,41ekoa zen. Joerak goranzkoa izaten jarraitzen du, baina azken egunotan igoera apalagoa atzematen ari da.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Astearteko datuekin, hainbat asteren ondoren, Donostiako osasun eremu guztiak ez ziren gorriak, Altza-Roteta 500eko intzidentziatik jaitsi baitzen. Datu eguneratuekin, aldiz, hiriko osasun eremu guztiak gorriak dira berriz. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 1.197,91
- Intxaurrondo: 1.050,26
- Egia: 1.024,10
- Ondarreta: 1.021,24
- Loiola: 996,21
- Bidebieta: 939,10
- Amara-Erdialdea: 808,30
- Amara Berri: 871,00
- Parte Zaharra: 797,16
- Altza-Roteta: 696,70
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Gros: 33
- Ondarreta: 32
- Amara Berri: 28
- Altza-Roteta: 16
- Egia: 15
- Parte Zaharra: 14
- Intxaurrondo: 12
- Bidebieta: 11
- Loiola: 8
- Amara-Erdialdea: 5