Mikel Reparaz kazetariak bere liburua aurkeztuko du Viktoria Eugeniako Club aretoan
Mikel Reparazek (Arbizu, Nafarroa, 1975) bost urtez egin ditu Amerikako Estatu Batuetan ETBko berriemaile lanetan. Ondo ezagutu du Estatu Batuetako arraza-gatazkak eta iraganeko zauriek zatitutako gizartea, eta hori ulertzeko istorioak bildu ditu Las grietas de America izeneko liburuan. Reparazek bere lana aurkeztuko du bihar, azaroaren 13an, Viktoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan. Iñigo Artamendi (Eibar, 1977) nazioarteko informazioan aditua den kazetariak elkarrizketatuko du, 19:00etatik aurrera. Bi kazetariek AEBetako hauteskundeak eta Joe Bidenen garaipena ere izango dituzte hizpide.
Solasaldia aurrez aurre jarraitzeko, gonbidapenak eskatu beharko dira kulturekintza@donostia.eus posta elektroniko bitartez. Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen eskatu ahalko ditu, eta gonbidapen horiek nork erabiliko dituen zehaztu beharko du, bakoitzaren izena eta abizena emanez. Aurretik agortu ezean, gonbidapenak eskatzeko epea bihar, 15:00etan amaituko da. Gonbidapenak jasotzeko, berriz, 17:00etatik aurrera Viktoria Eugeniako leihatilara joan beharko da.
Arrazoi desberdinengatik aurkezpena aurrez aurre jarraitzeko aukerarik ez dutenek streaming bitartez ikusi ahalko dute, Donostia Kulturako Youtubeko kanalean.