Udako hondartza egun bat balitz bezala

Donostiako hondartzak bete egin dira gaur, tenperatura epel eta eguraldi eguzkitsua direla eta. Herritar andana ibili da hondar gainean paseoan, edo tabernaren batean eramateko janaria eskatu ondoren, bazkaltzen. COVID-19arengatik tabernak eta jatetxeak itxita daude, eta herritar asko espazio publikoetan ari da biltzen, aisialdirako eta mokaduren bat hartzeko. Gainera, gaur olatu handiak espero ziren, eta uretan ibili dira hainbat surflari, olatu handiek erakarrita. Aspaldiko partez, udako hondartza egun baten itxura hartu du hiriak.