Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute arratsaldean, olatuak direla eta
((Artxiboko argazkia: Irati Salsamendi) Asteburuan olatu handiak izan dira, eta egoera aprobetxatuta, Kontxako hondartzan surflariak olatu gainean aritu dira. Gaur, azaroak 16, ere itsasoak ez du atsedenik hartuko. Babes zibilak 15:00etatik 19:00etara abisu horia ezarri du, olatu handiengatik. Hori dela eta, Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute beste behin. Oinezkoak, berriz, igaro ahalko dira, betiere kontu handiz.


