Antso Jakitunaren etorbidea 'smart' kalea izango da
Amara Berriko Antso Jakitunaren etorbideko obrak amaitzear daude, eta smart kalea izango dela azaldu du Donostiako Udalak. Izan ere, auzokoen esku jarriko dute energia elektrikoa kontsumitzeko plataforma adimendun batean sartzeko aukera, doan.
Proiektura batzeko deia egin du udalak, eta “argiaren fakturan aurrezpen handia” egiteko aukera ematen duela esan du Marisol Garmendia Ekonomiaren Sustapeneko zinegotziak; bizilagunek elektrizitatearen fakturan %10 gutxiago ordain dezakete, alegia. Proiektuan auzotarrek eta saltokiek izena eman dezakete.
Parte Zaharreko Kale Nagusia eta Altza pasealekua ere smart kaleak dira.