"Itxura guztien arabera, metroaren lanek eragin dute zuloa"
Zubieta kalean ekainean izan zen lurjausiarekin lotura izango duela adierazi du Eneko Goia alkateak. Oraindik ETSren konfirmazioa falta den arren, ia ziurtzat eman daiteke zuloa metroaren lanek eragin dutela: “Itxura guztien arabera, metroaren lanek eragin dute”.
ETSri zuhurtziarekin jokatzeko eskatu dio alkateak. Obra tarte hori aurrera eramateko berme guztiekin egin behar da, eta horrelakoek ez dute bermerik ematen. Harreman zuzena duela ETSrekin gertaturikoa argitzeko. Kezka agertu du Zubietan gertatutako bi zuloengatik.
Lasaitasun mezu bat bidali die bizilagunei. Eremua kontrolpean dagoela esan diote ETSk eta denbora guztian monitorizatuta dagoela, eta eraikinak ez daudela arriskuan.
Txosten teknikoaren zain daude, eta txosten tekniko horren berri izan laster, ondorioen berri emango dutela, zehazteko ea metroaren lanengatik gertatu den guztia, eta zein neurri hartuko diren azalduko dutela.
Alkateak kezka agertu du, eta egoera konpontzen saiatuko direla esan du.