121 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Azken 14 egunetako intzidentzia metatua 1.004,7koa da. Duela bi egun, berriz, 999,2koa zen. Beraz, azkeneko egunetako beheranzko joera pixka bat apurtu da.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak atzoko koronabirus datuak argitaratu ditu, eta 121 koronabirus kasu atzeman ziren Donostian. Azken 14 egunetako intzidentzia metatua 1.004,7koa da. Duela bi egun, berriz, 999,2koa zen. Beraz, azkeneko egunetako beheranzko joera pixka bat apurtu da.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak izaten jarraitzen dute. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 1.194,55
- Egia: 1.024,10
- Loiola: 940,09
- Ondarreta: 925,93
- Intxaurrondo: 902,70
- Amara-Erdialdea: 886,72
- Amara Berri: 882,39
- Bidebieta: 842,43
- Parte Zaharra: 833,39
- Altza-Roteta: 696,7
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 27
- Gros: 24
- Ondarreta: 23
- Egia: 10
- Amara-Erdialdea: 9
- Parte Zaharra: 8
- Intxaurrondo: 4
- Altza-Roteta: 4
- Bidebieta: 4
- Loiola: 3