Zuloa estalita, irekita dago Zubieta kalea
Bi metroko diametroa zuen zuloa azaleratu zen Zubieta kalean, atzo goizaldean, Londres hoteletik gertu. Zuloa metroaren lanek eragindakoa zela baieztatu zuen ordu batzuk beranduago Euskal Trenbide Sareak (ETS). Arazoa konpontzeko, ETSk kontrataturiko langileek zuloa estali zuten hormigoiarekin. Eremua egonkortuta, trafikoarentzat berriz irekita dago kalea. Zuloaren inguruan hesi bat jarri dute, baina dagoeneko ibilgailuak bertatik pasa daitezke.