110 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Intzidentzia metatuak behera egin du beste behin. Atzokoa 946,31koa zen, duela bi egun 981koa zen, eta duela hiru 1.004,7koa.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak atzoko koronabirus datuak argitaratu ditu, eta 110 koronabirus kasu atzeman ziren Donostian. Azken 14 egunetako intzidentzia metatua 946,31koa da. Duela bi egun, asteazkenean, berriz, 981ko zen, eta duela hiru 1.004,7koa. Beraz, beste behin behera egin du.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak izaten jarraitzen dute, baina une honetan Groseko osasun eremua da 100.000 biztanleko 1.000 kasuen langa gainditzen duen bakarra. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 1.087,18
- Egia: 937,08
- Ondarreta: 885,08
- Intxaurrondo: 920,06
- Loiola: 883,96
- Amara Berri: 834,00
- Amara-Erdialdea: 772,11
- Parte Zaharra: 855,13
- Bidebieta: 800,99
- Altza-Roteta: 676,36
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 21
- Amara Berri: 23
- Gros: 18
- Altza-Roteta: 5
- Parte Zaharra: 14
- Egia: 2
- Intxaurrondo: 10
- Amara-Erdialdea: 4
- Bidebieta: 5
- Loiola: 7