Euskaraldiko egitaraua, auzoz auzo
Euskaraldia gaur hasi da, eta abenduaren 4ra arte euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hitz egiteko konpromisoa hartuko dute ehunka herritarrek. Hori sustatzeko, euskarazko jarduera ugari antolatu dituzte Donostian, ia auzo gehienetan. Jarraian, gaurtik abenduaren 4ra arteko auzoz auzoko egitarauak:
Aiete:
- Azaroak 21: Asterix: Edabe magikoaren sekretua haurrentzako filma; kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan.
- Azaroak 28: Rio haurrentzako filma; kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan.
Altza:
- Azaroak 20: Garaiz: 60 t.m dantza ikuskizuna; Larratxo Kultur Etxean, 20:00etan. 5 euro.
- Azaroak 21: Kim magoaren Magiaren iraultza ikuskizuna; Larratxo Kultur Etxean, 18:00etan. 3 euro.
- Azaroak 27: Bertso aroa. Erradikalak ginen; Tomasene Kultur Etxean, 20:00etan.
- Azaroak 28: Sonakay taldearen Herri erroak, euskararen hegoak kontzertua, 19:30ean.
Amara:
- Azaroak 23: Bertso paper lehiaketa.
- Abenduak 4: Haurrentzako ikuskizuna, Easo plazan, 17:00etan.
- Abenduak 5: Dantza erakustaldia, Easo plazan, 12:00etan. Bertso paper lehiaketaren sari banaketa, 13:00etan. Amarako bertso eskolako bertsolariak, 13:15ean.
Amara Berri:
- Azaroak 20: Marrazki eta argazki erakusketa, Merkatari, Etxeberri eta Kofradien plazetan, igandera arte.
- Azaroak 21: Batukada arma plazan, 12:00etan.
- Azaroak 26: Euskal rockaren bilakaera hitzaldia, Iñigo Munduateren eskutik; Ikabide elkartean, 19:30ean.
- Azaroak 27: Elkarri irakurriz saioa, Patxi Larrion, Beñat Sarasola, Garbiñe Ubeda, Juan Luis Zabala eta Iban Zaldua idazleen eskutik; Ernest Lluch Kultur Etxean, 20:00etan.
- Azaroak 28: Oihana Iguaran eta Amets Arzallusen bertso saioa, Prebosteak plazan, 13:00etan. Ondoren, pailazoak Ernest Lluch Kultur Etxean, 17:30ean.
Añorga:
- Azaroak 28: Euskaraldiko bizipenak partekatzeko ariketa, Añorgako zinema aretoan, 17:00etan.
Antigua:
- Azaroak 21: Kottondarrak obra, Lugaritz Kultur Etxean, 18:00etan.
- Azaroak 23: Kulturartekotasuna aukera bezala gure eskolan hitzaldia, Internet bidez, 17:30ean.
- Azaroak 26: Haurren sexualitatea familiaren arigune hitzaldia, Internet bidez, 17:30ean.
- Azaroak 27: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia eta Uxue Alberi bertsolarien bertso saioa, Lugaritz Kultur Etxean, 19:00etan; sarrerak aurretik eskatu behar dira.
- Azaroak 28: Xabier Leteri omenaldia, Gaskonia plazan, 12:00etan.
- Abenduak 1: Astoaren legatza euskal dantza ikastaro azkarra, Internet bidez, 18:00etan.
- Abenduak 3: Imotz euskal dantza ikastaro azkarra, Internet bidez, 18:00etan.
Egia:
- Azaroak 21: Txirri, Mirri eta Txiribitonen Bart, non ote nintzen? ikuskizuna, Gazteszenan, 17:30ean.
- Azaroak 25: Asier Kidam magoa eta Ekain Ibarguren malabarista, Tejeria kalean, 14:30ean. Ondoren, Karmele Jaio idazlearen solasaldia Aitaren etxea liburuaren inguruan, Egiako liburutegian, 19:00etan.
- Azaroak 27: Hitzen ahairea ikastaroa, euskal kantuen inguruan, Egia Kultur Etxean, 16:00etan.
- Azaroak 29: Matriuska antzezlana, Gazteszena aretoan, 19:00etan; 5 euro.
- Abenduak 4: Axut antzezlana, Gazteszena aretoan, 19:00etan; 10 euro.
Gros:
- Azaroak 26: Bi zaldi taldearen kontzertua, Marruma elkartean, 19:30ean.
- Azaroak 27: Hostoz hosto erantzi Aran Santamariaren erakusketan bisita gidatua, Okendo Kultur Etxean, 18:30ean.
Igeldo:
- Azaroak 27: Umeentzako zinema saio bikoitza Itsas Arrue Kultur Etxean: 17:00etan 4-7 urtekoentzat eta 19:00etan 8-12 urtekoentzat.
- Azaroak 28: Bizikleta saioa, plazan (euria egingo balu, frontoian), 11:00etan. Ondoren, sexologia ikastaroa gaztetxoentzat, Itsas Arrue Kultur Etxean, 17:00etan.
- Azaroak 29: Euskal zumba saioa, plazan (euria egingo balu, frontoian), 12:00etan. Ondoren, leku berean, ahobizien eta belarripresten ekintza, 13:00etan. Azkenik, Esnatu naiz kabareta, frontoian, 18:30ean.
Intxaurrondo:
- Azaroak 20: Hasiera ekitaldia, Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan.
- Azaroak 21: Sara Zozayaren kontzertua, Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan; 5 euro.
- Azaroak 28: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikusizuna, Intxaurrondo Kultur Etxean, 16:00etan eta 18:30ean; 10 euro.
- Abenduak 4: Itxiera ekitaldia, Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan.
Loiola:
- Azaroak 24: Lur Kortaren Zeu irakurle, gu kontalari ipuin irakurketa, Loiola Kultur Etxean, 18:00etan.
- Azaroak 27: Ni Urumea dokumentala, Loiola Kultur Etxean, 19:00etan.
- Azaroak 28: Trikitilarien emanaldia, auzoan zehar, 12:00etan. Ondoren, odolki eta txorizo dastaketa, Eliza kalean, 12:30ean. Azkenik, Jon Maia eta Julio Soto bertsolarien emanaldia, leku berean, 13:00etan.
- Abenduak 4: Arantxa Molinaren eta Ander Edoren Ipuin laburra ipuin kontaketa, Loiola Kultur Etxean, 18:00etan.
Loiolako Erribera:
- Azaroak 28: Taldean egiteko kahoot galdera lehiaketa, Internet bidez.
Martutene:
- Azaroak 23: Horma-irudia margotzea, Axpi artistaren eskutik, Tranbia kaleko 10. zenbakiko Larrun Etxean, hilaren 28ra arte, egunean zehar.
- Azaroak 29: Agin Labururen eta Maialen Lujanbioren bertso saioa, auzoko parkean, 12:30ean.
Morlans:
- Abenduak 3: Zirko ikastaroa, Xomorro taldearen eskutik, Leire plazan, 17:00etan.
Parte Zaharra:
- Azaroak 28: Gazteek antolatutako mahai-ingurua, 17:00etan (lekua zehazteke dago). Ondoren, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Unai Gaztelumendi bertsolarien emanaldia, Konstituzio plazan, 19:00etan.
- Azaroak 29: Donostiako Udaleko Txistulari Taldea: 9:00etan goiz deia Konstituzio plazan eta 12:30ean kontzertua, Santa Maria elizan.
- Abenduak 4: Eusliderrak hizkuntza ohitura berriak sortzeko ikastaroa, San Jeronimo kaleko kriptan, 17:00etan.