Intxaurrondo kalean luxuzko etxebizitzak egingo dituzte
Luxuzko hamabost etxebizitza, padel pista eta igerilekua izango ditu Intxaurrondo kaleko 28. eta 36. zenbakien arteko lursailean eraikiko den bizitegi guneak. Caminito del Cielo izeneko eraikuntza enpresa da sustatzailea, eta une honetan hirigintza proiektuaren tramitazioa egiten ari dira Plan Berezi baten bitartez.
Ama Salesak ziren lursail zabalaren jabeak. Ordea, duela gutxi komentua hutsik geratu zen, geratzen ziren mojak Santanderreko beste instalazio batzuetara joan zirenean. Lur horiek iazko abenduan erosi zituen aipaturiko promotoreak.
Proiektuak ere aurreikusten du lursail pribatuaren partzela batzuk erabilera publikorako uztea, Intxaurrondo eta Txaparrene kaleetan. Horrekin batera, bizitegi guneak sarrera berri bat izango du Intxaurrondo kaleko 36. zenbakian.