Ostiraletik igandera 194 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du. Atzoko datuen arabera, azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 830,71ekoa da hirian. Ostegunean, berriz, 946koaz zen.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak asteburuko koronabirus datuak argitaratu ditu. Ostiralean, 72 koronabirus kasu atzeman zituzten, larunbatean 78 eta atzo, igandean, 44. Azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 830,71koa da. Ostegunean, berriz, 946,31koa zen. Intzidentzia metatuaren bilakaera ikusita, beheranzko joerarekin jarraitzen duela ikus daiteke.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Edozein kasutan, ontzat jo daiteke kutsatze berrien kopuruak behera egitea.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak izaten jarraitzen dute, eta dagoeneko ez dago 100.000 biztanleko 1.000 kasuen langa gainditzen duen osasun eremurik. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 926,11
- Parte Zaharra: 826,15
- Loiola: 785,74
- Egia: 783,13
- Intxaurrondo: 772,50
- Ondarreta: 751,63
- Amara Berri: 722,99
- Bidebieta: 718,13
- Amara-Erdialdea: 717,82
- Altza-Roteta: 661,11
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 8
- Gros: 8
- Amara Berri: 6
- Amara-Erdialdea: 6
- Intxaurrondo: 4
- Parte Zaharra: 4
- Egia: 2
- Altza-Roteta: 2
- Loiola: 2
- Bidebieta: 0