Usoa Zumeta artista donostiarraren erakusketa bat jarri dute Aieten
Usoa Zumeta artistaren (Donostia, 1969) Usoa Zumeta elkarlanean erakusketa antolatu dute Aiete Kultur Etxean, eta urtarrilaren 31era arte izango da ikusgai. Erakusketa asteartetik igandera ikusi ahal izango da, doan (astelehenetan eta jaiegunetan itxita izango da); 16:00etatik 20:00etara asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara larunbatetan eta 10:00etatik 14:00etara igandetan.
Erakusketak bi zati ditu: alde batetik, Jesus Mari Lazkano: serigrafiaren sortze prozesua zatia ikus daiteke; Lazkanok Savalvard II irudia sortu zuen 2019an, eta Zumetak laguntza teknikoa eskaini zion estanpazioan. Erakusketan, Zumetak prozesu horretan egindako hamalau urratsak ikus daitezke. Bigarren zatiari dagokionez, Zumetak azken urteotan estanpatutako 25 artelan daude, artistak berak hautatutakoak. Obra horien egileak honakoak dira: Jose Luis Zumeta (Usoaren aita, aurten zendutakoa), Dora Salazar, Koldobika Jauregi, J.M. Lazkano, Ana Roman, Edu Lopez, J.A Sistiaga, Judas Arrieta, Nestor Basterretxea, Ainize Txopitea, Vicente Larrea, German Gargano eta Elena Asins.