Musealia enpresa donostiarrak Europako Grand Prix saria irabazi du
Donostiako Musealia enpresak Auschwitz. No hace mucho. No muy lejos erakusketa prestatu du Auschwitzeko Museoarekin batera, eta Europar Ondasunaren Sarietan Grand Prix sari prestigiotsua irabazi du horregatik. Erakusketak arrakasta handia izan du, eta ia milioi bat pertsonek bisitatu dute dagoeneko. Ibiltaria da, eta Madriletik pasa ondoren, New Yorken dago orain; datorren urtean Kansas Cityra eramango dute.
Erakusketak aurretik inoiz erakutsi ez diren hainbat ikus-entzunezko pieza eta 700 objektu baino gehiago biltzen ditu, naziek Polonian eraiki zuten Auschwitz konzentrazio esparrukoak. 2.500 metro karratuko espazio batean, besteak beste, presoen jantziak, nazien objektuak eta kontzentrazio esparruko elementuak ikus daitezke. Pieza gehienak Auschwitz Birkenau Estatu Museoarenak dira, baina beste hogei erakundek eta hainbat herrialdetako zentroetako bilduma pribatuek ere parte hartu dute bilduma osatzeko.