Oier Oa askatu dute
Oaren atxiloketa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Groseko Pinudi plazan.
Oier Oa Donostiako preso politiko ohia atzo arratsaldean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta gaur askatu dute, Oaren inguruko iturri batek baieztatu duenez. Jerome Bourrier prokuradoreak Kazeta.eus-i gaur goizean azaldu dioenez, gaua Hazparneko (Lapurdi) komisarian igaro izanaren arrazoia “Fijait fitxategia ez errespetatzea” izan da.
2012tik 2015era preso egon zen, eta ordutik Larresoron bizi da bere bikotearekin eta hiru semeekin. Baionako Bernat Etxepare lizeoan egiten du lan hezitzaile moduan Donostiako preso eta iheslari ohiak.
Groseko Sortuk antolaturik, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Groseko Pinudi plazan. Oier Oa, Euskal Herrian aske lelopean, Oier Oaren atxiloketa salatuko dute.