Itzaleko pandemia
Bortxatzailea zu zara ereserki feministak mundu osoko kaleak bete zituen iazko abendutik 2020ko martxora. Handik gutxira, koronabirusak matxismoaren kontrako oihua eta indarkeria matxista bera itzalean utzi zituen azkar. Hitz asko modan jarri ziren orduan, besteak beste, pandemia. COVID-19ari lotutakoa izendatzeko, noski. Baina ez, pandemia ez da soilik koronabirusa. Matxismoa pandemia da. Indarkeria matxista “itzaleko pandemia” da, Phumzile Mlambo-Ngcuka NBE-Emakumeak-eko zuzendari exekutiboak esan bezala. Eta, noski, matxista ere pandemia da. Matxista, bortxatzailea ez ezik, pandemia ere zara zu.