Donostiako Piraten 'Karramarro Uhartea' irratsaioaren azken saioa entzungai dago
Donostiako Piratek Karramarro Uhartea irratsaioa grabatzeari ekin diote berriz, eta 2.5 denboraldiko lehenengo saioa entzungai dago plataforma digitaletan: -Futbol + Pedalos. Piraten Aste Nagusiak aurten egun bakarra izan zuenez, irratsaioaren bigarren denboraldiko saio bakarra egin zuten, eta, horregatik, 2.5 denboraldiari ekin diote asteburuan. Lehenengo denboraldian egin zuten moduan, hilabetero saio bat egiteko asmoa dutela azaldu dute.
Karramarro Uhartea irratsaioa 2019ko Aste Nagusian sortu zuten Donostiako Piratek, eta hainbat kideren artean egiten dute: Jokin de Miguel, Nerea Ramirez, Martin Larrea, Erik Urbieta, Jon Mikel Sorrarain eta Jon Ander Bogajo piraten artean, hain justu.
Askotariko gaiak izan dituzte hizpide azken saioan, betiere umoretik jorratuta: metroaren lanek Zubieta kalean eragindako zuloa, ostalaritzaren egoera, koronabirusaren negazionistak, eta abar.