Euskaraldiaren azken txanpan kultur jarduera ugari daude Donostiako auzoetan
Euskaraldia azken txanpan sartu da –abenduaren 4an bukatuko da–, baina Donostiako auzoetako kultur jarduerak ez dira bukatu. Azaroaren 20tik askotariko jarduerak egin badituzte ere, egitarau zabala dago oraindik auzoetan azken lau egun hauetarako. Jarraian, auzoz auzoko egitaraua:
Amara:
- Abenduak 4: Haurrentzako ikuskizuna, Easo plazan, 17:00etan.
- Abenduak 5: Dantza erakustaldia, Easo plazan, 12:00etan. Bertso paper lehiaketaren sari banaketa, 13:00etan. Amarako bertso eskolako bertsolariak, 13:15ean.
Antigua:
- Abenduak 1: Astoaren legatza euskal dantza ikastaro azkarra, Internet bidez, 18:00etan.
- Abenduak 3: Imotz euskal dantza ikastaro azkarra, Internet bidez, 18:00etan.
Egia:
- Abenduak 4: Axut antzezlana, Gazteszena aretoan, 19:00etan; 10 euro.
Intxaurrondo:
- Abenduak 4: Itxiera ekitaldia, Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan.
Loiola:
- Abenduak 4: Arantxa Molinaren eta Ander Edoren Ipuin laburra ipuin kontaketa, Loiola Kultur Etxean, 18:00etan.
Morlans:
- Abenduak 3: Zirku ikastaroa, Xomorro taldearen eskutik, Leire plazan, 17:00etan.
Parte Zaharra:
- Abenduak 4: Eusliderrak hizkuntza ohitura berriak sortzeko ikastaroa, San Jeronimo kaleko kriptan, 17:00etan.