Vallinako zentralitako langileek "eskubideen etengabeko urraketa" salatuko dute
Vallina konpainian taxien zentralitan lan egiten duten langileek elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:30ean, Txingurri pasealekuko 24.ean enpresak duen egoitzaren aurrean. ELA sindikatuaren bidez, salatu dute enpresa horrek “langileen aurka jazarpen sindikala” egiten duela eta langileen “eskubideen etengabeko urraketa” jasaten dutela.
Enpresa 150 taxistak sosatzen dute, eta zentralitan, Vallina enpresako taxiei egindako dei guztiak kudeatzen dituzte.