
Ostegunean, abenduaren 3an, Irakurraldia antolatu dute Egia auzoan, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Hirugarren urtez egingo dute, eta poemak, bertsoak eta abestiak irakurriko dituzte, parte hartzaile bakoitzak bat. 18:00etan hasi eta 19:30ean amaituko da, eta Egia kultur etxean izango da.
Poemak errepikatu ez daitezen, zerrenda bat osatu dute. Momentuz, hautatu dituzten lanak dira: Ibon Muñoak idatzitako poema bat; Amaren heriotzak libreago egin ninduen, Mari Luz Estebanena; Ilunabarra, Nemesio Etxanizena; Filosofatzen, Joan Mari Irigoienena; eta Kezkatzen bainau, Bitoriano Gandiagarena. Poemak topatzen laguntzeko, Euskal Poesiaren Atarira jo daiteke.