54 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian
Hiriko koronabirus kasuen intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du. Dagoeneko 100.000 biztanleko 600 kasuen langaren azpitik dago.
Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren inguruko atzoko datuak argitaratu berri ditu. Donostian, 54 kutsatu atzeman dituzte, eta hiriko intzidentzia metatua 591,79koa da. Igandean, berriz, 665ekoa zen, eta astelehenan, 628,67koa. Bestela esanda, Donostian oraindik kutsatze maila altua da, baina bide honetatik jarraituz, datorren asterako Donostiak gune gorri izateari utzi diezaioke.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiru osasun eremu 100.000 biztanleko 500 kasuen langa azpitik daude: Altza, Bidebieta eta Egia. Gainontzekoak, 100.000 biztanleko 500 eta 700 kasuen bitarteko langan daude. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Ondarreta: 650,87
- Parte Zaharra: 623,23
- Loiola: 589,31
- Gros: 570,43
- Intxaurrondo: 529,47
- Amara-Erdialdea: 524,79
- Amara Berri: 515,20
- Altza-Roteta: 447,31
- Egia: 441,77
- Bidebieta: 428,12
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 24
- Amara Berri: 13
- Parte Zaharra: 4
- Intxaurrondo: 3
- Altza-Roteta: 3
- Amara-Erdialdea: 2
- Gros: 2
- Egia: 2
- Bidebieta: 1
- Loiola: 0