Arima Soul talde donostiarrak bere lehenengo diskoa argitaratu du
Aurten sortutako Arima Soul talde donostiarrak bere lehenengo EP-a argitaratu du, taldearen izen berekoa. Euskarazko soul musika egiten dute donostiarrek, eta hamar piezako diskoa argitaratu dute: letradun bost abesti propio, eta horien bertsio instrumentalak. Diskoa entzungai dago jadanik plataforma digitaletan, eta formatu fisikoan erosi nahi izanez gero, Orrua diskoetxearen bandcampean sartu behar da, momentuz ez baitute aurkezpen kontzerturik iragarri. Aste honetan, diskoaren aurrerapen bideoa argitaratu dute:
Taldea Lidia Insaustik (ahotsa), Mikel Makalak (baxua), Paul San Martinek (teklatuak) eta Hilario Rodeirok osatzen dute, eta diskoa Fredi Pelaez ekoizle eta musikariaren Pottoko estudioetan grabatu dute. Orrua diskoetxearekin argitaratu dute, eta Txarly Brownek egin du diseinua.