Faustino Amiano arraunlari ohia zendu da
Faustino Amiano (Donostia, 1944) arraunlari ohia hil zen atzo. Amiano Ur-Kirolak taldeari lotuta izan zen bizitza osoan. 1958tik 1967ra taldeko arraunlari izan zen. Kirol arloan, 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetan lehiatu zuen, zortziko traineruko lemazain lanetan. Hain zuzen, urte horretan Ur-Kirolaken zortziko traineruak irabazi zuen Espainiako Aulki Mugikorreko txapelketa, eta horregatik, Espainiako selekzioaren izenean joan ziren Erromara. Han, azkenak izan ziren.
Arrauna utzi zuenean ere, Ur-Kirolaki lotuta jarraitu zuen. Azkeneko hamabost urteetan, zehazki, “ezinbesteko pertsona” izan dela nabarmendu dute taldean. Hain zuzen, amateur kiroleko taldeetan atoia eramaten zuen pertsona zen, baita “ogitartekoak” edo “salda” banatzen zituena ere. “Lan handia egiten zuen”, adierazi dute. Gainera, denek oroitzen dute bere “izaera onagatik”. Horregatik, 15 eta 23 urte bitarteko gazteentzat ere erreferente bat izan da.