Udalak jakinarazi du Donostian telefono bidezko iruzur bat zabaltzen ari dela
Donostiako Udalak azaldu duenez, hainbat herritar deiak jasotzen ari dira, eta deitzen duen pertsonak euren etxeetara joateko hitzordua proposatzen die, uraren kalitatea konprobatzeko. Udalak nabarmendu du ez dela halako kanpainarik egiten ari, eta, beraz, dei horiek iruzur bat direla.