90 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Hiriko intzidentzia metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du. Atzo 577,48koa zen. Asteartean, berriz, 591,79koa zen, astelehenan, 628,67koa
Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren inguruko atzoko datuak argitaratu berri ditu. Donostian, 90 kutsatu zenbatu dituzte, eta hiriko intzidentzia metatua 577,48koa da. Asteartean, berriz, 591,79koa zen, astelehenan, 628,67koa, eta igandean 665ekoa. Bestela esanda, Donostian oraindik kutsatze maila altua da, baina bide honetatik jarraituz, datorren asterako Donostiak gune gorri izateari utzi diezaioke.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiru osasun eremu 100.000 biztanleko 500 kasuen langa azpitik daude: Altza, Bidebieta eta Egia. Gainontzekoak, 100.000 biztanleko 500 eta 650 kasuen bitarteko langan daude. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Ondarreta: 637,25
- Loiola: 631,4
- Parte Zaharra: 587
- Gros: 573,79
- Intxaurrondo: 546,83
- Amara-Erdialdea: 506,7
- Amara Berri: 503,81
- Altza-Roteta: 427,18
- Egia: 408,3
- Bidebieta: 386,69
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Ondarreta: 24
- Gros: 16
- Amara Berri: 14
- Intxaurrondo: 10
- Altza-Roteta: 7
- Parte Zaharra: 5
- Loiola: 4
- Amara-Erdialdea: 4
- Egia: 3
- Bidebieta: 3