Pintaketak egin dituzte Groseko Hondarpe Auzo Elkarteko erakusleihoan
Groseko Hondarpe Auzo Elkarteak salatu du pintaketak azaldu zirela atzo euren egoitzan, Nafarroa Behera plazan. “864 hildako”, dio pintaketan, ETAk hildako pertsona kopurua, hain justu.
Gertatutakoa salatzeaz gain, “halakoek geure proiektuan berretsi baino ez gaituzte egiten”, nabarmendu dute auzo elkartetik, alegia, “auzoa antolatuz eta ditugun beharrei erantzunez, auzoa oinarritik eta ezkerretik eraikiz”. Horretarako, besteak beste, pandemiari aurre egiteko “txoke plana” abiarazi dutela kontatu dute. “Faxismoari auzoboterez erantzungo diogu”, amaitu dute.
Groseko auzo elkarteko egoitza ez ezik, beste hainbat elkarte eta eragileren “etxea” ere bada Nafarroa Beherakoa: Saretxe, Groseko Jaiak Askapena Donosti, eta abar. Saretxek, besteak beste, guztiz bat egni du Hondarperen mezuarekin.