Olatu handiak izango dira Donostian larunbatera arte
Asteburu hotza espero da Donostian, eta osteguneko haizeteen ondoren, olatu handiak helduko dira hirira. Horregatik, Babes Zibilak abisu laranja ezarri zuen bart gaueko hamabietan, eta larunbat gaueko hamabiak arte izango da indarrean.
Abisua dela eta, udalak hainbat gune itxi ditu: Pasealeku Berria (oinezkoentzat eta ibilgailuentzat), Zurriolako Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia, hain zuzen. Abisua pasa arte ezin izango da gune horietatik pasa.