Aitor Zabaleta omenduko dute asteartean, bere erailketaren 22. urteurrenean
Aitor Zabaleta urtero izaten dute gogoan Anoetan. Asteartean, hilaren 8an, 22 urte beteko dira Ricardo Guerra Atletiko Madrileko jarraitzaile ultraeskuindarrak Aitor Zabaleta realzalea labankadaz hil zuenetik. Urteurrena dela eta, urteroko legez, Realaren Lagun Taldeak Zabaleta omenduko du bihar, haren omenezko monolitoan (16-17 ateetan), 12:00etan.


