Donostialdeko arrazakeria salatzeko Twitter kontu bat sortu dute

Hainbat lagunek Afinitate ikustezinak izeneko Twitter kontua sortu dute. Bere helburua da egoera, eraso eta bizipen arrazistak “ikusgarri” egitea, norberak zuzenean pairatzen dituenak edo inguruko norbaiten bidez ezagutzen dituenak. Izan ere, egitasmoa bultzatu dutenek nabarmendu dutenez, “arrazismoa egunero, edonon eta modu anitzetan ageri da: polizia erasoetan, indarkeria instituzionalean, jendarteko bazterketan eta diskriminazioan”. Bizipen eta egoerak partekatuz, plazaratu nahi dute “asko dugu[la] iraultzeko, konturatzeko, eraldatzeko eta ikusarazteko”.
Donostian ikusten ez diren baina egunero gertatzen diren eraso arrazistak kontatzera gatoz. Egunero gertatzen dira. Egunero gertatzen zaizkigu. Gure hirian denok eroso bizi behar dugulako, salatu dezagun mota guztietako arrazakeria!
— Afinitate Ikustezinak (@afinitate) November 24, 2020