Aitor Zabaleta oroitu dute, bere erailketaren 22. urteurrenean
Realaren Lagun Taldeak bultzatuta, lore eskaintza egin dute realzalearen omenezko monolitoaren aurrean. Aurrez aurreko omenaldian ez ezik, sareetan ere gogoan izan dute Zabaleta.
1998ko abenduaren 8an Ricardo Guerra Atletiko Madrileko jarraitzaile ultraeskuindarrak Aitor Zabaleta realzalea labankadaz hil zuen Madrilen. 22 urte geroago, urtero bezala, Realaren Lagun Taldeak Zabaleta lore eskaintza egin du haren omenezko monolitoan. Bufandak, pankartak, eta realzalearen argazki handia ere ez ziren faltare Anoetako 16 eta 17 ateen aurrean. Ordea, pandemiagatik, zale askok ezin izan dute aurrez aurre jarraitu, soilik talde txiki batek.
Sareetan ere gogoan izan dute Zabaleta. Realaren Lagun Taldeak bideo bat egin du azkeneko urteetako omenaldietako argazkiekin. Realak ere beste bideo bat sortu du Iker Zabaleta Aitorren anaiaren ahotsarekin.
Dena ematen duten horiek gabe ez genuen ezer edukiko.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) December 8, 2020
Maite zaitugulako.
Familia bat garelako.
Reala garelako.
Beti gogoan, Aitor ?#AurreraReala #NikEzDutBigarrenTalderik pic.twitter.com/zzVPqCPtyY