Gune gorri izateari utzi dio Donostiak
Hiriko intzidentzia metatua 500etik behera jaitsi zen atzo, eta ondorioz gune gorri izateari utzi dio Donostiak. Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren inguruko atzoko datuak plazaratu ditu, eta Donostiaren intzidentzia metatua 495,45ekoa da. Atzo 37 positibo atzeman zituzten hirian.
Atzo 6.616 proba diagnostiko egin ziren EAEn, 369 emaitza positiborekin (% 5,6). Gipuzkoan, guztira, 145 kasu atzeman zituzten.