Topaketa antimilitarista egingo dute larunbatean Grosen
Bake Ekintza talde antimilitaristak eta Delas zentroko Euskal Herriko ordezkariek antolatuta, Bakerako ikerketa: oinarriak, testuingurua, perspektibak eta metodologiak topaketa egingo dute larunbatean, hilaren 12an, Okendo Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Parte hartzeko izen-emate epea astelehenean itxi zuten.
Bakerako Ikerketaren printzipioei, testuinguruei, ikuspegiei eta metologiei buruzko hausnarketak partekatzea da topaketaren helburua, eta antolatzaileek arabera, “topaketa hau lehen urratsa izan daiteke parte-hartzaileek Euskal Herrian eta Euskal Herritik bakerako ikerketaren hainbat arlotan garatu daitezkeen proiektuei buruzko ideiak ezagutu, partekatu eta eztabaidatu ahal izateko”. Juan Hernandez Zubizarreta EHUko irakasleak, Zuriñe Gonzalez Lara kazetari, ikertzaile eta Sudergintzako kideak eta Pere Ortega Delas zentroko presidenteak hartuko dute parte jardunaldietan.