Feministaldiko plazak bukatzen ari dira
Datorren astean hasiko da Donostiako XV. Feministaldia, kultura feministaren jaialdia, eta jarduerez gozatzeko plazak bukatzen ari dira dagoeneko. Jaialdiko hitzaldietara joateko, Feministaldiaren webgunean eman behar da izena, eta lekurik gabe geldituz gero, jaialdiak jakinarazi du itxaron zerrenda dutela; beraz, plaza duen norbaitek joaterik izango ez balu, itxaron zerrendakoak joango lirateke.
Azaroaren 13an egin zuten Feministaldiko hitzaurrea, baina astelehenean, hilaren 14an hasiko da jaialdia bere horretan. Abenduaren 19an bukatuko da jaialdia, eta, tartean, askotariko hitzaldiak, irakurketak eta solasaldiak izango dira, besteak beste. Egitarau osoa izena emateko inprimaki berean kontsultatu daiteke.