Goizean goizetik Gipuzkoa plazan daude ostalariak, "erreskate-plana" eskatzeko
Gipuzkoako Ostalaritzak deituta, 07:45etik Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egiten ari dira ostalariak, euskal ostalaritza-sektorearentzako “erreskate-plana” eskatzeko. LABI Babes Zibileko Erreskate Planaren aholku kontseilua bilduta dago gaur goizean, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ondorengo asteetan ezarriko dituzten osasun neurriak erabakitzeko, eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi eta LABIko Gipuzkoako ordezkariari “ostalaritza-sektorearen egoera kritikoa” helarazi nahi diote eguerdira arte egingo duten elkarretaratzean. Euskal ostalaritza-sektorearentzako “erreskate plan” baten alde egiteko eskatzen ari da ostalariak.
Gaurko LABIren bileran erabakiko dituzte ondorengo asteetarako osasun-neurriak, eta ikusteko dago ostalaritza aste honetan irekiko duten edo ez. Hala ere, asteburu honetan tabernak irekitzeko aukera egon daitekeenez, LABIk erabakitzen duenaren arabera, Donostiako Udalak terrazen ordenantza malgutu du.
Larunbatean ostalariek manifestazioa egingo dute ostalariek Donostian, 17:30ean hasita,